Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

Zelan lortu izar efektua

Aurrekoan komentatu nuen argazki hobeak lortzeko helburuarekin ikasten eta praktikatzen nenbilela. Kontatu nizuen baita ere, banituela definituta nire erreferentzi pertsonalak. Horietako bat Joan Vendrell eta bere bideoak dira.

Hortik tiraka gaur nik egindako praktika batzuk erakutsiko dizkizuet eta gaia hauxe da: Zelan lortu izar efektua zure argazkietan.

Gai hau jorratzeko Joanen bideo hau hartu dut erreferentzi moduan:

Bideo horretan agertzen diren aholkuak jarraituz nire SONY A230 kamara modu honetan konfiguratu nuen:

  • ISO automatikoa
  • (A) Modu semiautomatikoa (obturadorearen irekidurari lehentasuna). Modu honetan zuk finkatzen duzu irekidura eta kamarak berak kalkulatzen dizu esposizio denbora. Irekidura f/32 jarri nuen eta kamarak 30 segunduko esposizio denbora eta ISO 400 eman zizkidan.

Honela geratu zen argazkia:

Garellano

Izar efektua lortu dut baina agian ISOa automatikoa izateak “zarata” nahikotxo sartu dio argazkiari, ez?

Edorta Zabalak komentatu zidan agian irekidura handiagotuz (f/11 adibidez) ISOak eragindako zarata jeitsiko zela eta lortuko nuela bilatzen nebilen efektua.

Hurrengo argazkian (f/16, 15″, ISO400) nabaria da enfokea hobea dela baina argiaren egoera ere desberdina zen. F/11rekin ez nuen lortu izar efektua.

Kobeta mendia

Gustatzen zaizue argien distira efektu hori?

Leave a Reply