Aurreko baten komentatu nuen aurten, 2019an, sare sozialei neurria hartu behar niela eta lehenengoko asmoa zela Facebook uztea.
Asko arakatu ondoren konturatu naiz gomendagarria dela kontua betirako itxi aurretik Facebook-ek dituen gure datu guztiak deskargatzea eta artikulu honetan hori zelan egin azaltzen saiatuko naiz.
Facebook-ek duen zure informazio osoa deskargatzeko pausu hauek jarraitu behar dituzu:
- Sartu zure Facebook-eko kontuan.
- Joan goikaldeko eskuma aldera eta aukeratu galdera ikurraren ondoan behera begira dagoen gezia
- Ezarpenak aukeratu.
- Ezkerreko menuan “Your Facebook information” aukeratu. (Hemendik aurrera gauza asko ez dagoz euskaratuta) .
- “Download your information” lerroan aukeratu ikusi.
- Orri berri honetan deskargarako fitxeroa sortuko dugu eta horretarako aukera desberdinak ditugu.
- Datu motak fitxeroan gehitu edo kentzeko kategoria bakoitzaren ondoan dauden laukitxoak aktibatu edo desaktibatu.
- Fitxeroa sortu aurretik bere ezaugarriak ere aukeratu ditzakezu.
- Argazki eta bideoen kalitatea. Gogoratu zenbat eta hobeagoa izan kalitatea, fitxeroa handiagoa izango dela.
- Fitxeroaren formatoa. HTML edo JSON.
- Daten araberako filtroa
- Klikatu “Create file” botoian.
Behin pausu hauek egin eta gero “Available files” atalean gure fitxeroa sortzen ari dela agertuko da eta “Pending” moduan agertuko da. Fitxeroaren tamainaren arabera denbora bat itxaron beharko dugu eta deskargarako prest dagoenean ohar bat helduko zaigu abisuarekin.
Orduan berriro sartuko gara “Available files” atalean eta fitxeroa deskargarako prest izango dugu.
Iñaki Murua
Deskargatu arren, ez du FBk ezer gordeko? Gainera, lehengoan irakurri nuenaren arabera ez da beharrezkoa bertan profila izatea “kontrolaturik” egoteko. Ai ene, “anaia handia”.
Josu Orbe Benguria
Bai holan da. Dena den, Facebook-etik kezkatzen nauena segurtasun eta pribatutasun arazoen aurrean daukan jarrera da. Niretzat jarrera hori guztiz arduragabea da, prepotentea eta askotan etika falta izugarria erakusten duena.
Horregatik banoa. Orain Facebook-etik eta ziuraski ondoren Instagram eta Whatsappetik ere.
Aurrerago ikusiko dugu.