En los últimos tiempos Julen ha escrito un par de entradas en su blog referentes a sus recuerdos de cuando Urioste (me imagino porque no lo menciona) era un entorno rural. Mientras lo leía me he sentido totalmente identificado y he recordado aquellos tiempos en los que viví las mismas estampas que Julen pero con mi aita…
Garai hartan (60-70 hamarkadetan izango zen, ez Julen?) gure aititenean ere behiak zeuden. Egia esan ez bakarrik behiak: olioak, oilarrak, untxiak, txarriak eta noski astoa ere gure baserriko “ohiko biztanleak” ziren. Biziraupeneko ekonomia hartan soloak eta abereak ziren familien sostengua, eta ona gainera.
Dena den urte haietan Bilbo inguruan enpresa handien garapena etorri zen (Echevarria, Ontziolak, Labe Garaiak) eta langileak behar zirenez askotan baserriak hustu eta fabriketara joaten ziren gizon gazteak bizi hobeago baten bila. Emakumeak ere joaten ziren hiriguneko etxe aberatsetara neskame moduan lan egiten.
Nire aitaren izeko-osabak ere joan ziren baina gure aitite eta amama baserrian geratu ziren. Aita, nahiz eta anai-arreben artean nagusiena izan, baserria utzi eta herrira jaon zen lanera. Beraz baserriko nire gogoetak asteburu eta opor garaietakoak dira.
Zure gogoetak Julen nire haurtzaroko garaietara eraman nau, hegan. Bedarretara aitarekin joaten nintzen ez aititerekin baina zuk irudikatutako estanpa oso antzekoa daukat buruan. Zein sortea zurea Julen! Aitak sekulan ez zidan utzi kodainarekin bedarra mozten ibiltzea, nire lana eskuberarekin bedarra batzea zen. Noizbait saiatu zen erakusten baina ez nuen harrapatzen teknika. Kodainaren puntak beti amaitzen zuen lurrean sartuta. Beraz, ni eskuberarekin. Sardea ere oso arriskutsua zen bere irudikoz eta astoa ere berak kargatzen zuen sardexka erraldoi hura erabiliz. Hori bai, lanak amaitu eta gero herraminta guztiak (kodaina, eskuberea eta sardea) lepoan hartu eta harro-harro bueltatzen nintzen baserrira.
Gogoeta horietan nenbilenean gogoratu nuen gure amarenean, argazki zaharren kutxan, garai hartan osabak ateratako bi argazki zahar zeudela irudi hauen lekuko. Bertan nire aita agertzen da bedarretan astoarekin. Ez naiz gogoratzen zein zen argazkiko astoa baina gure baserrian astoa emea bazen Perika deitzen zen eta arra izan ezkero Platero.
Zure gogoetak eta argazki hauek ez dira izango oso desberdinak.
Orain aita eta leihora igota agertzen den lehengusina falta dira eta bedarra desbrozadorearekin mozten dut.
Denbora oso azkar doa Julen.
Julen
Perika eta Platero, izen politak ???