Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

openoffice

OpenOffice 3.0 dagoeneko prest

Euskalgnu taldekoei ezker dakigu dagoeneko OpenOffice 3.0 bulegotika aplikazio askearen  azken bertsioa euskaraz lortu dezakegula.

Iritzi batzuk diote  hobeto dela Ubunturen azken bertsioa instalatu arte itxarotea. Zuk zer deritxozu?

5 Comments

  1. Entzunda nuen Ubunturen bertsio berria OOo 2.4-rekin etorriko dela. Azkenean 3.0 txertatzea animatu dira?

  2. Aupa Jolaus,

    Bai uste dut 2.4 bertsioarekin datorrela eta horrexegaitik komentatzen zuten lehenengo Ubunturen bertsio berria instalatzeko eta gero OpenOfficerena.

    Pena da baina ez naiz gogoratzen non irakurri nuen.

  3. Ubunturen biltegietan badago OpenOffice 3.0, baina ez dute modu lehenetsian jarri. Synaptic-en edo “Software-jatorriak” atalean bi biltegi hauek gehituta aski da:

    deb http://ppa.launchpad.net/openoffice-pkgs/ubuntu intrepid main
    deb-src http://ppa.launchpad.net/openoffice-pkgs/ubuntu intrepid main

    Zuzenean jatorrien fitxategia editatuta ere egin daiteke, noski:

    sudo gedit /etc/apt/sources.list

  4. Gotzon

    Aupaaaa, arazotxo bat dut. Lanean Linux-era bihurtzen hari naiz ordenagailu guztien S.E., eta intrepid Ibex-a instalatzea erabaki dut. Nire arazoa da, zuek jarritako bi software jatorritik jeixten didan OOo 3.0 bertsioa ingelesez ipintzen dit, eta naiz eta gero Interface-aren hizkuntza euskera dela esan, ingelesez jarraitzen du. Saiatu naiz euskalGNU-ren webgunetik bai OOo 3.0 jeixten eta instalatzen, baita OOo 3.0 euskerazko hizkuntza pack-a bakarrik jeixten eta instalatzen, baina ez dago modurik, bietan dependentzi arazoren bat dudala diote….

    Beste norbaitei gertatu zaio?? Konponbiderik ikusten duzue???

    Milesker zuen lanagatik eta eutsi goiari, geroz eta linux-ero gehiago lortzen hari zaudete ta horrelako horriei esker!!!!!

    Gotzon

  5. Saiatu naiz EuskalGNUko euskara paketeak ingelesezko OpenOffice 3.0 gainean instalatzen eta niri ere arazoa eman dit.

Leave a Reply