Gaur goizean mezu hori agertu zait nire Eguneraketa Kudeatzailean. Horrek esan nahi du, dagoeneko nire ordenagailua eguneratu dezakedala Ubunturen bertsio berrira.
Bertsio honen izena Lucid Lynx da eta LTS (Long Term Support) motakoa beraz mahaigaineko ordenagailuentzat eguneraketak hiru urtetan egongo dira eta zerbitzarietan bost urtetan.
Probatu egin beharko da; baina kontuz, esperientziari kasu eginez hobeto da egun batzuk itxarotea beti agertzen da arazotxoren bat eta. Adibidez atzo bertsio berriaren zabaltzea atzeratu egin zen azken momentuan grub abiaratze sisteman akats bat antzeman zelako.
Canonical-ek gauza hauek gehiago zaindu beharko lituzke.
Leave a Reply