Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Pazko-arrautzak Ubuntun

Informatikan ezkutuan dauden programa edo baita sistemetan dauden ezkutuko ezaugarri edo eginbideei Pazko-arrautzak (Easter eggs) deitzen zaie.

Ubuntun ere badaude horrelakoak eta euskaraz gainera. Nik pare bat ezagutzen ditut.

Bata “free the fish” deitzen da. Behin abiarazita arraintxo bat agertuko zaizu pantailan bueltaka. Saguarekin klik bat egiten badiozu desagertu egingo da.

Martxan jartzeko Alt + F2 teklak batera erabiliko ditugu, orduan leihotxo bat zabalduko da eta bertan free the fish idatzi eta “Exekutatu” botoian klik egin beharko duzu.

Bestea “Kanpoko espazioko GLEG hiltzaileak”  deitzen da  eta extralurtarren antzinako jokoen antzekoa da.

Kasu honetan ere, martxan jartzeko Alt + F2 teklak batera erabiliko ditugu, eta orduan leihotxoa zabaltzen denean gegls from outer space idatzi eta “Exekutatu” botoian klik egin beharko duzu.

Kontuz adiktiboa da eta!!

Zuk ezagutzen duzu horrelakoren bat?

2 Comments

  1. Uno que me gusta mucho:
    apt-get moo

    Después de éste, “aptitude” también hizo su propia versión:
    aptitude moo
    aptitude moo -v
    aptitude moo -vv
    aptitude moo -vvv
    aptitude moo -vvvv
    aptitude moo -vvvvv

    Me parece que sólo llegaba hasta cinco “v”. 🙂

    Salut!

  2. Eskerrik asko, Oriol

Leave a Reply