Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Wireless konexioak Ubuntu GNU/Linuxen.

Betidanik wireless konexioak ez dira kudeatzeko oso errazak izan GNU/Linuxen. Ubuntuk aurrerapen handia ekarri zuen mota hauetako konexioen konfigurazioak era erraz batean egiteko. Horretarako Network-admin aplikazioa daukagu, baina aplikazio honek ezin ditu enkriptatutako konexioak kudeatu (WEP edo WPA erabiltzen dutenak). Enkriptazioa erabiltzen duten konexioak konfiguratzeko network-gnome-manager aplikazioa daukagu.

Instalatzeko aplikazio bi instalatu behar ditugu hurrengo komandoa erabiliz:

$ sudo apt-get install network-manager network-manager-gnome

Aplikazio hau ez da oso ondo konpontzen network-adminekin eta horregaitik aplikazio honetan wireless konexioa desgaitu beharko dugu.

Horretarako Sistema -> Sistema-konfigurazioa -> Sarean aririk gabeko txartela desgaituko dugu.

Bestalde network-gnome-managerek oraingoz IP dinamikoa duten konexioak bakarrik kudeatu ditzake eta gainera ez du /etc/network/interfaces fitxeroa erabiltzen horregaitik fitxero horrek honelako antza euki behar du:

auto lo
iface lo inet loopback

auto eth0
iface eth0 inet dhcp

auto eth1
iface eth1 inet dhcp



Gero sistema berabiarazi eta goiko barran ikono berri bat ikusiko dugu. Ikono horretan klikatuz gure inguruan ditugun aririk gabeko sareak kudeatu ahal izango ditugu.

Ubuntu Basque Experiencen ere publikatuta

Leave a Reply