Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

EITB: egoitza berria eta betiko ajeak

eitb Asteazkenean inauguratu zen EITBko egoitza berria Bilbon. Inbersio itzela, bulego berriak eta digitalizazioa ekarriko ditu egoitza berriak. Egun berean martxoko ikusleen datuak ere aurkeztu ziren eta ETBren lehenengo katearen ikusle kopuruaren galera amaigabea erakutsi digu (%3,3ko "sharea"). Egia esan, bere helburuen artean euskara bultzatzea duen enteak bere gaztelerako katea bultzatzen ikustea, gutxienez arrigarria egiten zait. Futbol partiduak galdu zituztenetik ikusle galera amaigabea du kate euskaldunak eta nire ustez, ez dago inolako erreakziorik.

Dena den, normala iruditzen zait jeitsiera programazioa ikusita, non daude telesail arrakastatsuak euskaraz? Zein izan da euskaraz ikusi duzun azken filmea? Zertarako daude programa mutuak edo ia mutuak (Mr. Bean, Ero eta Bero)? Zergatik azkenaldiko estrenaldi guztiak ETB2rako dira? Zergatik ez dago gazteentzat (ez umeentzat) ganorazko programaziorik? Zergatik hizkuntza oinarri duten programak gaueko ordu txikitan dira (Kalaka, Firin-faran)? Eta abar.

Ezkerrak TAU-Baskonia Euroligan dagoela, bestela zelako datuak!!! Dena den gasteizkoen webgunearen euskarazko bertsioa ere errepaso bat emateko moduan dago.

Leave a Reply