Gogoa geneukan Gasteizko Santa Maria Katedrala edo Katedral Zaharra ezagutzeko. Azken aldi honetan hain famatua egin da! Aldi berean hiria hobeto ezagutzeko aukera ere izan dugu.
Katedrala zaharberritze prozesuan dago eta Plan Gidatzaileak zehazten duenez obrak irauten duten bitartean monumentua bisitatzeko aukera dago. Horrela zaharberritzeko lanak ikusi, indusketa arkeologikoen berri izan edo Gasteiko historia hobeto ezagutu ahal izango dugu.
Bisitak egiteko erreserba egin behar da bai telefonoz edo bai Santa Maria Katedraleko Fundazioaren webgunean eta azkar ibili behar da bisitari kopurua handia delako.
Bisitaren sarrera Burrulleria Plazan kokatzen da eta nagusiek 3 euroko sarrera ordaindu ondoren Aiztogile Kalean dagoen sarreratik sartuko gara. Sarrera hori XVIII. mendeko sakristia zan eta ikusentzunezko bat ikusi ondoren kaskoa jarri eta Katedralera sartuko zara berogailuarentzat egindako zulo-ate batetik.
Kuriosoa da zeren ate horretatik eskailerak igo behar dituzu baina behin katedralera sartuta katedralaren "lur azpian" agertzen zara. Hau da katedralaren zoruan indusketa piloa egin direlako eta horrela aurkitu dute katedrala beste eleiza edo gotorleku baten gainean eraiki zela.
Zaharberritze prozesua katedrala jausteko arriskuan zegoelako hasi zen eta sartzen zarenean obra batera sartzen zarela konturatzen zara. Horregaitik kaskoaren beharra. Behin barruan hormetako pitzadurak, zutabeen okerdurak, arkuen deformazioak eta abar ikusirik konturatzen zara lanaren beharraz.
"Paseo de ronda-n" ibiltzeko aukera ere badago eta bertatik ikusten da katedralaren toki estrategikoa hiriaren defentsarako. Zelako bistak!
Katedrala zutik mantentzeko lanak izugarriak dira eta XIII. mendean eginiko lana dakarkizu gogora. Zelako lanak egin beharko ziren orduan katedral gotiko bat eraikitzeko orduko teknologiarekin.
Barrukaldea ikusi ondoren bisitak Portikoan jarraitzen du eta aldamioek portikoko irudiak oso gertutik ikusteko aukera eskeintzen digute, baita polikromiak ikusteko aukera ere. Kanpokaldean Santa Maria Plazan indusketak egin dira baita ere eta kanpaiak egiteko moldeak eta aintzinako etxeen estrukturak ere aurkitu dituzte.
Katedral bat bisitatzeko era desberdin bat eskeintzen du Gasteizkoak. Eraikinaren "tripak" ikusten dituzu, oso hurbil gainera eta gidariaren azalpenak oso onak. Merezi du bisitak.
Leave a Reply