Estatu mailako I Espiral Saria irabazi du Euskaljakintza blogak “Blogs de aula” atalean.
Euskaljakintza bloga Maite Goñik zuzentzen du eta Batxillergoko 2. mailako Euskal Hizkuntza eta Literatura gaia jorratzeko erabiltzen du bere ikasleekin Ordiziako Jakintza Ikastolan.
Zorionak Maiteri, zorionak ikasleei, eta baita zorionak IKTeroei.
jolaus
Aupa Josu
Maitek egin duen lanaren zati bat besterik ez da bere bloga. Ikusi behar duzu nola zirikatzen dituen gelan bere ikasleak web 2.0 tresna mordo batekin. Bere lorpenik handiena, nire ustez, gelako lan ohiturak eta metodologiak aldatzea izan da, helburuen lorpenean gainera hobekuntza nabarmenak lortuz.
Teoria mailako planteamentu asko txertatu ditu gelan eta hauen baliogarritasuna egiaztatu du berak. Horixe da besteok egiten ahaleginguko garena etorkizunean. Ni behintzat bide hori jarraitzeko konpromisua hartuta daukat dagoeneko.
Eskerrik asko aipamenagatik.
Maite Goñi
Aupa, Josu!
Mila esker zure hitzengatik! Jakintza Ikastolan benetako apustua egin dugu IKTen alde eta konbentzituta gaude hauxe dela jarraitu beharreko bidea. Pozik gaude bide horretan lagun zaituztegulako. 🙂