Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Azero Muruatik

Arg.: Josu Orbe. 2007 Udazkena niretzat beti izan da urtarorik politena mendian ibilteko. Julenek pedalei eraginda ekiten dio. Nik tubularrak baino gahiago mendiko botak ditut gustoko.

Igandean ibilbide berri bat aurkitu dut Gorbeialdean. Muruan hasi, Azero menditxoa igo eta gero bueltan Mairulegorretako kobatik berriro Muruara. Oso astiro joanda 3 ordutan egiteko bide erraza.

Ibilbidea  Muruako Harrobian hasiko gara. Bertan harrobi zaharra atsedenleku bihurtu dute eta zelai ederra eta mahaiak daude.

Igoera Zubialde errekatxoaren albotik doa, gorantza ekin eta pago artetik Azero mendiaren tontor lehunera (967 m) ordu beteko bidea egin eta gero iritsiko gara.

Arg.: Josu Orbe. 2007 Tontorra, belardi zabala da, ez du buzoirik, ezta mugarririk. Gorbeiako bistak izugarriak dira eta beste aldetik  Anboto sendo ikusten da Urkiola gainean. Buelta egindako bidetik egin ahal dugu baina politagoa da ezkerraldean  ikusten dugun Errekasiku basetxetik doan bidezidorretik gora egitea eta pagadi izugarri batetik Mairulegorretako kobazulora heltzea. Bidea oso estua da eta harrespilaz egindako markak jarraitu behar dira galdu nahi ez ba dugu. Hortik kobetara doan pista jarraituz Muruara helduko gara.

 

Leave a Reply