Euskarazko Wikipediak 2008ko Argia Saria lortu du Interneteko atalean.
Nire ustez sari hau garrantzitsua da oso zeren eta askotan ekimen izugarri horri egiten zaion kritika da inork ez dakiela nor dagoen atzean eta horrek mesfidantza puntu bat sortzen du erabiltzaile batzurengan. Oso kuriosoa da gainera kritika hori egitea borondatezko lana egiten duenari; horrek sari hau garrantzitsuagoa egiten duela uste dut. Sari honek gainera balio izan du gutzienez Euskarazko Wikipediari aurpegiak ipinteko eta hor dituzue Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta Julen Gomez, Euskarazko Wikipediaren administratzaileak saria jaso eta gero ateratako argazkian. Dena den, nor da nor?
Leave a Reply