Ikasturte honetan Bernardo Atxaga Estatu Batuetatik dabil eta horrek herrialde horren hauteskundeak zuzenean jarraitzeko aukera eman dio. Horren ondorioz Atxagaren blogean, Nevadako egunak sailean, Barack Obama eta Hilary Clinton hautagai demokraten mitinetan ikusitakoak eta entzundakoak idazten ditu; eta guk irakurri.
Otsailaren 4ean bigarrenez Obamaren mitinera joan zen eta ondoren hau idatzi zuen:
"… sentitu egiten ziren beraganako sinpatia eta errespetua, eta ikusi ere bai, kasik beraren eta jendearen arteko hariak; armiarmek belar batetik bestera egiten dituztenak baino mehegoak, ziurrenik, baina hautagaia airean altxa eta zeruraino eraman dezaketenak."
Enpatiaren oso definizio polita iruditu zitzaidan.
Leave a Reply