Ez dakit zer nolako kontaktuak dituen Sergiok baina oso denbora gutxitan hirugarren elkarrizketa egin diote paperezko medioetan. Gaur Berriak asteazkenero ateratzen duen Matraka gehigarrian agertzen zaigu gure Sergio. Lehenago Deia-n eta Público-n ere atera zen eta komentatu genuen hemen eta hemen.
Dagoeneko ez dago askorik esateko bere tesian agertzen dituen ideietaz, baina gaurkoa irakurrita, berriro ere Rip Van Winkle-ren historia etorri zait burura. Gainera orain dela gutxi Pilar Etxebarriak Zibereskola blogean batu zuen bideo bat non Rip gaixoaren historioa agertzen zen. Asko gustatu zitzaidan eta hemen uzten dizuet.
Sergio
Bai adiskide onak ditudala dirudi, ezta? Egia esanda, EHUko komunikazio sailak lan ezinhobea egin du bere prentsa oharrekin. Berea da nire popularitatearen erankitzuna.