Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Bermeoko Kafe Antzokia.

Beste hiri eta herri batzutako ereduari jarraituz, eta nahi baino beranduago, bihar inauguratuko da Bermeoko Kafe Antzokia (BKA). Uste dut beharrezkoa zala gure herrian kultura bultzatzaile izateko asmoarekin jaiotako honelako proiektu bat. Eredua ezaguna da: erabilera anitzeko gela handia eta taberna; beste herri batzutan (Bilbo, Durango, Ondarru) funtzionatu du eta Bermeon ere funtzionatuko duela uste dut.

Hasiera gogor dator behintzat, ekintza ugari eta Ken Zazpi taldearen kontzertua hasteko. Hain gogor ez ditut ikusi sarean, XXI.eko kultura eragile batek ez dauka webgunerik edo behintzat nik ez dut aurkitu. Hori zuzendu beharrekoa da

Agian baten batek uste izango du Josefinetako eraikina ez dela tokirik aproposena honelako azpiegitura batentzat baina uste dut Alde Zaharreko berpizkundearen fokoa izango dela, gero eta jende gazte gehiago ikusten baita lehen beraientzat ezohikoak ziren kaleetatik.

Dena den niri pena handia ematen dit Ertzilla Antzokia bezalako azpiegitura bat euki herrian eta sagu eta labezomorroen paradisu ixila izatea. Zortzi pesetatako zenbat filma, dohaneko zenbat antzerki, zenbat oroitzapen…

Leave a Reply