Bamako Maitea. (Reseña).
Pelikula honek Moussaren bidaia kontatzen digu. Moussa kazetaria zen bere herrian baina pobreziak bultzatuta, familia bere herrian utzi eta Europarako bidea hasten du. Bidea bakarrik hasten du baina laster aurkituko ditu historioan lagun izango duen bikotea. Bide ezezagun hori urtean milaka pertsonek hasten dute baina amaitu gutxik amaitzen dute, naiz eta guk beste era bateko irudia izan. Bidea oso gogorra da, desertua, mafiak, ejerzitoak, ozeanoa, mugak,… Azkenean Europa: Madril, Bilbo. Eta agian Europa ez da beraiek uste zutena.
Naiz eta momentu batzutan oso gogorra izan, norbaitek esan zuen pelikula hau DBH-ko ikasle guztiek ikusi beharko luketela. Nik ere uste dut inmigrazioaren gaia gelan jorratzeko ezinbestekoa dela Omer Okek eta Txarli Llorentek zuzendutako film hau.
Leave a Reply