Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Solasaldiak. Pedro Luis Uriarte.

IVAP-HAEE erakundeak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) argitaratzen duen Administrazioa Euskaraz berripaperaren 5. gehigarrian Miel Angel Elustondok Pedro Luis Uriarte, denboraldi honetan Euskal Herriko azken gurua, elkarrizketatu du oso solasaldi luze bezain interesgarrian.

Bertan, bere bizitzari eta Euskal Herriaren 80. hamarkadako egoeraren errepasoa egin eta gero, bere lan berriaren helburuei lotutako, eta azken aldi hontan hain famatu egin diren, ideiak eta helburuak:

  • "Euskal gizartea, joan deneko hogeita hamar urtean, gizarte aberats egin da. Pribilegiatuak garela aitortu beharrean gaude".
  • "Endekapen aroan jausi nahi ez badugu, errotik aldatu behar dugu. Transformazioa nahitaezkoa da".
  • "Ekarpen handiak euskal herritarren milaka ekarpen txikirekin osatzen badira, gizrte berritzailea izango gara".
  • "Mundu honetan, txikia zarenean ez duzu gauza handiak egiterik, baina, txikia izanik ere, oso lan on eta inportanteak egin ezinik ez duzu".

Gehien bat ados nago Uriarteren pentsamenduekin baina duda bat sortzen zait. 2030. urterako Berrikuntzan munduko erreferentea izan nahi ba dugu, aurretik "kontzertu internazionalean" ez genuke nolabaiteko errefrentzia izan behar?  Hau da, zein status izan beharko luke Euskal Herriak nazioartean ezagutua izateko? Estatu independientea?

 

Leave a Reply