Nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu, gaur Busturialdeko Dantzari Txikien Jaia ospatu dugu Bermeon. Bertan, Bakiotik hasi eta Ibarrangelurarteko eremuan dauden 500 dantzari txiki baino gehiago batu dira, eta eguraldi txarrari aurpegi gozoa emanez, eurek egiten dakitena egin dute, hau da: dantzan egin.
Izugarria da Urdaibaiko lurretan dantzarako dagoen grina eta gogoa eta baita ere umeekin urte guztian lan egiten duten dantza-maisuen ardura ere.
Bestela ezin da ulertu hain eguraldi txarra egon eta Bermeoko Artza Frontoian zegoen giroa, ikusi bestela argazkia.
Leave a Reply