Atzo Sustatuk bi albiste argitaratu zituen lau orduko diferentziarekin; gure euskal paradisu honek euskararen paradisua ematen zuen. Ahaztuta zeuden dagoeneko Frantziako Akademiaren errezeloak. Agian pixka bat baino gehiago egiten ari ginen. Lehendabizi Firefox nabigatzailearen bertsio berria kalean zela eta, albistea zen lehenengo momentutik euskarazko bertsioan deskargatzeko aukera ematen zuela Librezalekoei ezker. Ordu batzuk geroago, Eusko Jaurlaritzako HPSk eta Microsoftek etxe honen produktu batzuen aurkezpen ekitaldi bat antolatu duelaren berri ematen ziguten eta horretarako ekainaren 25ean egingo den ekitaldiko informazioa kaleratzen zuten.
Pozik egoteko moduko albisteak. Dena den, niri kezka sortzen didana zera da: albiste baten eta bestearen "eredua". Hau da, zenbait kostatu zaigu Firefox nabigatzailea euskaraz izatea? Oraingo honetan zergatik egin da hain azkar? Zenbait kostatuko zaizkigu "euskarazko programak deskargatzeko (sic) eta erabiltzeko Microsoft-ek sortutako azken berrikuntzek"? Zer esan nahi du esaldi horrek? Itzuli ziren 98a, XPa. Eta Vista? Eta Officeko azken bertsioa noizko euskaraz? Katedrala edo/ta bazarra. Eta bazarra da etorkizuna!
Momentu honetan IKT munduan eta Sarean euskaraz bizitzeko aukera egon badago, baina software librearen munduan. Software libearen ereduak euskarari aukera piloa ematen dizkio Informazio Teknologietako garaietan murgiltzeko. Sistema eragile moduan edozein GNU/Linux distribuzio daukazu euskaraz. Ubuntu adibidez. Bulegotikarako paketea ere bai: OpenOffice. Sarean trasteatzen ibiltzeko Firefox.
Eta ez bakarrik hori, Web 2.0 delakoaren herraminta piloa daukagu sarean euskaraz, adibidez:
- Argazkiak partekatzeko: Nirudia.
- Bideoak partekatzeko: Euskaltube, Niretv.
- Blogak egiteko: Blogari, Nireblog.
- Wikak egiteko: Nirewiki.
- Lastermarkak partekatzeko: Bildu.
Software pribatiboaren ereduak gurea bezalako hizkuntza bat bakarrik izango du kontuan dirua tartean dagoenean, eta orain arte gure diruarekin egindako kudeaketa arlo honetan ezin da esan bikaina izan denik, ezta gutxiago ere!
Jon Garate
Bat nator testuarekin, irakurketa interesgarria 🙂
Administrator
Eskerrik asko Jon!