Barikutik domekara Bermeon Arrain Azoka ospatu da. Azoka hau itsasoko gaiei buruzko erakusketa ederra izaten da eta aukera asko eskeintzen ditu asteburu osoan: hitzaldiak, pintxoak, frabiketara bisita gidatuak, tanborrada, kale animazioa, eta abar. Herria bisitariz beteta egon da, gehienbat zapatuan.
Dana dala, autengo edizinoan gehien arritu naben gauzek aipatzekotan honexek aipatuko neukez:
- Bermeotarren artean egun honeek hartu daben jaigiro indartsua. Zapatuan topera egon zan.
- Portuan amarratuta dagoen baleontzi berria.
- Portu zahar berrian sortzen dan giroa. Ze polita geratu dan!!!
Zeozer hobetzekotan, interneten emon jakon tratamentua albisteari. Udalaren webgunean ezin izan dot aurkitu ganorazko erreferentziarik azokeari buruz eta Googleleko erreferentziak ere ez dira bat ere egokiak.
Argazki gehiago BubbleShareri esker.
Leave a Reply