Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Baztarrikaren irribarrea.

Azken denboraldi honetan gure Patxi, han eta hemen ari zaigu bere departamentuko "arrakasten" berri ematen. Dena den, Sustatun agertutako albisteak eta albiste horri egindako iruzkinak edo komentarioak argi uzten dute arrakasta hitza erabiltzea gehiegitxo dela. Nahikoa dugu Joxe Rojasen Teknopataren txokoa eta Peioren Tolon bloga irakurtzea "Pixka bat es mucho" eta "Egin klik euskarari" kanpainen datuak ezagutzeko.

Lehenengoa, ba beno, nire alabak ere ikasi dute abestia, deskargatu dute,… baina lagunekin erderaz hitzegiten jarraitzen dute.

Niretzat bigarrena da "sangranteagoa". "Milloi bat hiztunentzat pentsatutako ekimena"  eta "50000 deskarga lortzeko asmoa" izandakoak, 1700 inguru bakarrik ditu irailaren 11ean!

Joxek eta Peiok oso analisi zuzena egiten dute gai honi buruz eta merezi dute irakurtzea eta baita beraien gomendioak jarraitzea ere.

Dena den, aztoratu nauena Peiok ematen duen berria izan da:

"Irailaren 5ean Euskal Herriko Aldizkarian publikatu duten lizitazioa: 600.000 euro EAEko ikastetxe publikoetan jarrita dauden informatika ekipamenduetako Microsoft Windows eragiteko sistemak mantentzeko lizentziak eta Microsoft Office lizentziak erabiltzeko eskubidea berritzea kontratatzeko lizitazioarena. Lizentzia hauek hezkuntzarako bakarrik, zer esanik ez antzerako gauzak egingo dituztela Osakidetzan, Lakuan, eta abar."

Pasa den urtean berdina gertatu zen, beraz 100.000.000 pesetak urtero gastatuko ditugula ematen du! Hau ezinezkoa da!

Bitartean begira beste bi albiste hauek. Ixil-ixilean eta prentsaurreko barik. Lana ondo eginda. Sarean oso erabiliak diren bi aplikazio (Ning eta Skype) euskaratu dira. Eskerrik asko ZirIKTeroak eta Emun. Zeharo desberdinak aurrekoen eta hauen planteamenduak, ez?

Julenek eta Mikelek bi textu eder publikatu dituzte XXI. mendeko euskal politikagintzari buruz. Nik ez dakit hau epikoa edo lirikoa den baina bai ematen duela tragikomikoa. Ez dakidana da gure Patxik zeri edo nori zuzentzen dion bere irribartxoa. Zuek erabaki.

Bitartean egin kasu eta Peiok dioen bezala: erabili Ubuntu euskaraz!

Leave a Reply