Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Telefonia mugikorrean zerbait aldatzera doa.

Dagoeneko denok irakurriko zenuten nola Google konpaniak bere segapoto berria atera duen. Asuntoa da, mugimendu hori ez dela izan konpania horrek egiten duen bakarra mugikorren arloan.

Google enpresaren asmoen artean hauek daude: posizio geografikoaren araberako publizitatea segapotoetan edo WIMAX teknologian inbertsioak.

Orain beste asmo batek telefonia mugikorreko kontratu inposibleak ezeztatu ditzake eta horrekin batera merkatuaren iraultza. Googleren asmoa mugikorreko kontratuak puja bidez egitean datza eta horretarako aukera ori ahalbidetzen duen sistema patentatu berri du.

Ikusiko ote dugu guk sistema hori? Agian, M@k eta Julen lasaiago biziko lirateke.

1 Comment

  1. Hum, ez dakit, ez dakit… “Google evil” eta “Timofonika” & “KKTel”-en arte nabil…

Leave a Reply