Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Saibi (946 m)

Anboto Urkiolako Natura Parkea Bizkaiko tokirik ederrenetarikoa dugu. Bertan Anbotoko Mendilerroa daukagu, baina badaude Alluitz edo Anboto baino mendi errazagoak eta umeengan mendizaletasuna sortzeko modukoak. Adibidez Saibi mendia da horietariko bat. Nahiz eta ia mila metro izan, ibilbidea Urkiolako mendatean hasten badugu, tontorra ordu erdi batean lortu dezakegu eta oso era errazean gainera.

Behin tontorrera helduta ikuspegia ezin ederragoa da. Iparralde aldean itsasoa, eta Anbotoko mendilerroa. Hegoaldean berriz Gorbeia. Zoragarria.

Tontorrean gurutze erraldoi bat aurkituko dugu, errepublikarren alde hil ziren gudarien omenezko oroitarria.

Leave a Reply