Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Lau Teilatu. 30 urte.

Zelan pasatzen den denbora. Dagoeneko 30 urte pasatu dira Itoiz taldeak Lau Teilatu abestia grabatu zuenetik. Zelako denborak haiek!

Hasieratik gustatu zitzaidan Itoiz. Lehenago Indar Trabes ziren. Muxikako San Romanen emandako kantaldiak (orain kontzertuak esaten zaie baina lehen kantaldiak), benetan “apoteosikoak” ziren. Gogoratzen dut Bilboko “La Casillan” emandako azkenetariko kontzertua, bertan J. C. Perezi lehen aldiz entzun genion Lau Teilaturen “eo, eo”-rekin amaitzen duen zuzeneko bertsioa eta lagunei ez zitzaigun gustatu. Denbora apur bat pasa eta azkenean guk ere horrela abesten genuen. Azkenean onartu genion.

Gerora Jose Garate “Foisis” ezagutzeko aukera izan dut eta oholtzan guretzat “krak” bat zena gizatiartu egin nuen. Mundiala da. Gora zu Jose!.

Sarean Lau Teilatu abestiaren bideo bat bilatzen ibili naiz eta piloa aurkitu ditut baina bat bera ere ez taldearena. Gehienak Amaia Monterok eta Mikel Erentzunek egindako bertsio melosoarenak dira. Horrelakoa da bizitza!

Dena den aurkitu dut bertsio originalaren karaoke moduko bideo bat. Norbaitek esan du Euskal Herrian galtzen doala abesteko ohitura, hemen daukazue aukera bat ohitura osasungarri hori praktikatzeko.



3 Comments

  1. 30 urte… zahartzen ari garen seinale.
    Baina seinale on, ezta?

  2. Angel Luis Rodríguez

    Vaya pedazo de blog que te has Kaskao, compañero!! me alegro que sigas tan activo!!!
    y, lastima que ya no salgan grupos TAN buenos como Itoiz, yo de todas me quedo con la primera versión del Lau Teilatu

    Angel Luis , profe en activo

  3. Every body understands that life seems to be high priced, but we need cash for various issues and not every one gets big sums money. Hence to get some home loans or car loan will be good solution.

1 Pingback

  1. aupatu.com

Leave a Reply