Iñaki Goirizelaia hautatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore eta medioetan agertu diren komentarioen artean deigarria gertatu zaizkit bere dantzari izateari buruzko komentarioak.
Noizbait komentatu dut ni ere dantzaria izan naizela (izan dena, bere barruan betirako da) eta horregatik deigarria egiten zait komentario hoien esanahia. Ematen du bitxia dela eta Errektore Jaun Txit Gorena ezin dela ibili horrelako “boutadetan“.
Gauza hauek erakusten digute zer nolako ideia daukagun XXI. mendeko Euskal Herrian folklore eta kultura tradizionalari buruz.
Ematen du gauza hauek umeenak direla edo gaztetxoenak. Eskoletan eta dantza taldeetan ume piloa dabil dantzak ikasten, baina erromerietan inoiz baino gutxiago dantzatzen da. Mundu osoan dantza sozializatzeko herraminta bat izan da eta hemen galtzear dago funtzio hori. Ez dugu jakin mantentzen izpiritu hori. Europa osoan gertatzen den efektu bat da, txarto ulertutako modernitate baten ondorioa; baina egia da baita ere, Europatik dantzan ibili garenean gu izan garela askotan talde gazteena. Gure taldeak, beste askok bezala, urteekin dantzari asko mantendu izan ditu eta horrek batezbesteko adina igo du baina gogoratzen ditut Herbeheretako Tren Enpresako jubilatuak dantzan beraien emazteekin, edo Morris dantzari ilezuriak. Denak gu baino asko zaharragoak baina gu bezain dantzari eta parrandista.
Bueno, eta Errektore jauna zabaletara dantzan ikusi nahi baduzue hemen daukazue lotura. Ez du txarto egiten, ez?
Leave a Reply