Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Nire gurari hoberenekin

Osasuna- Kultura – Leku bat munduan bertara itzuli nahi izateko – Errespetua zure bizimoldearentzat – Zure jolasetan lagun izango dituzun gogoko pertsonak – Zerua lortzeko eskailera bat – Barre algarak – Zuk maite duzun pertsonarekin erdibana margozteko koadroa – Azken orduko ustekabe atsegina – Kolorez betetako bizitza bat – Sumendi bat zure bihotzean – Haize onak zure belaontziarentzat – Bigarren aukera bat gauzak berrekiteko – Begirada berri bat – Zure bidea aurkitzeko zoria – Galderak zure erantzunak bilatzeko grina sortzeko – Zaren modukoa zarelako maiteko zaituen jendea – Eta maitasuna, maitasun piloa.

Desio guzti hauek espioi batek oparitu dizkit eta nik zuei eta baita berari ere oparitzen dizkizuet Axularren hizkuntzan.

Zorionak eta Urte Berri on!

 Argazkia: Foxypar4

4 Comments

  1. Gabon jai zoriontsuak, Josu. 2009a ere halakoa izan dadila.
    Besarkada bat.

  2. Itxaron dezagun 2009 itxaropenez blai. Mila esker gauza askorengatik Josu

  3. Mila esker, Josu, itzulpenagatik. Ala ‘euskaratzeagatik’ esan behar dut?

  4. Comment by post author

    Administrator

    Ez horregatik, Jaio
    Oso polita iruditu zitzaidan eta horregatik egin dut itzulpena edo euskaratu dut.
    Bietan ondo dagoela uste dut.

Leave a Reply