Herri honetan gertatzen diren gauza asko Kafkak idatzitako liburuetan gertatzen direnak baino kafkiarragoak dira. Adibidez ostegun honetan gertatuko den epaiketa.
Badakit legeak betetzeko daudela baina lege bat aitzakiatzat hartuta, gizarte honi irtenbide bat bilatzen saiatzeagatik, herri honetako 75% boto-emaileen baino gehiagoren ordezkariak akusatuen aulkian eseri behar izanak, gutxienez erreflexiorako bidea eman behar digula uste dut.
Telebistako lehiaketa bateko esatariak esaten zuen moduan: "Zer dago soberan?, zer dago faltan? Denbora!
Iñaki Murua
Arrazoi osoa, Josu