Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Exe learning euskaraz

Nire "To do" zerrendan aspaldidanik neukan eXe Learning aplikazioa probatzea. Gaur Sustatun irakurri dut Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak euskaratu duela, beraz lehentasun-ordena aldatu behar diot eta probatu.

eXe Learning hezkuntza baliabideak sortzeko softwarea da, Auckland University eta Tairawhiti Polytechnic-ek sortua eta kode irekiko lizentziapean zabaldua.

Aplikazio honek baliabide didaktiko hauek sortu eta gero webean era errazean argitaratzeko balio du.  Horretarako formatu desberdineak (xHTML, IMS, SCORM, Common Cartridge) erabil daitezke gainera.

eXe Learning zelan deskargatu, instalatu eta euskerara itzultzeko pausuak Asmoz Fundazioaren webguneko esteka honetan dauzkagu.

2 Comments

  1. Josema Fernandez

    Kaixo Josu, interesgarria exe elearning soft hau baina, badakizu Tknikak bere egile soft-a uzteko prest dugula, ikastaroak martxoan hasten dira. Nola ikusten duzu zuk, exe hau ikasi erabiltzeko edo itxaron egile ikusi harte.
    Hemen usten dizut ikastarora apuntatzeko helbidea:
    http://www.tknika.net/sections/centro/encuestas/ficha-de-inscripcion_2
    Ondo izan.

  2. Comment by post author

    Administrator

    Nire ustez, jakintzak ez du lekurik hartzen beraz, bata ikasi edo bestea ikasi, edo biak, ba ondo etoriko zaigu.

    Egia da laster jarriko dela martxan TKNIKAko software hau, moodle ikastaroan aurkeztuko digute datorren astean eta laster ikastaroak hasiko dira. Baina eGile programa ez da librea. Ez dakit nola gestionatuko diren lizentziak. exeLearning librea da eta euskaraz, oraindik ez ditut erabili ez bata ez bestea, beraz…

    Ez zaitut askorik lagundu, ez?

Leave a Reply