Dagoeneko denok dakigu Bilboko Kafe Antzokia hilabetez itxita dagoela eta 2000 euroko izuna ordaindu behar duela seguritate arazoak direla eta. Dirudienez, arazo honek Kafe Antzokiaren jarraipena bera jarri du eztabaidan, udal ordenantzek ez bai dute aukerarik ematen seguritate arazoa konpontzeko ireki behar den ate berria zabaltzeko.
Iritzi guztiak kontutan hartuta nik uste dut ahalegin guztiak egin behar direla Antzokiaren jarraipena bideratzeko, eta horregatik sinatu dut Kafe Antzokiaren aldeko adierazpena. Zuk ere egin dezakezu.
Informazio gehiago behar baduzu Pasalo-n emandako saioa ikus dezakezu.
Leave a Reply