Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Google euskaraz.

Google

 Parkatu Stallman jauna. Aitortu behar dut. Nik ere Google "anai handia"-ren zerbitzuak erabiltzen ditut. Oso baliagarriak iruditzen zaizkit eta Interneteko konexioa "edonon" aurkitzeko aukera dugun  mundu honetan bere zerbitzuak oso erabilgarriak egiten zaizkit: bilatzailea, posta elektronikoa, itzultzailea, dokumentuak sortzeko aukera, eta abar.

Arazo bakarra da nik nire ordenagailuaren mahaigaina guztia euskaraz dudala, Ubuntu GNU/Linux sistemarekin eta Google erabiltzen dudanean ezin dut aukera horretaz baliatu. Bilatzailea bai, euskaraz dago baina ez Gmail ezta GoogleDocs ere ez daude euskaraz erabiltzeko moduan, nahiz eta dirudienez Gmail aspaldi euskaratuta egon.

Horregatik pasadan astean egunkari eta telebistetan Google euskaraz izango dugula entzun nuenean kuriositatea sartu zitzaidan eta arretaz jarraitu nituen albisteak. Ez nuen ezer ulertu. Gmail euskaraz egongo da? GoogleDocs? Zerbait saldu dio Google-ek Eusko Jaurlaritzari? Eskerrak gaur Patxi Gazlumendik Info7 irratian argitu dizkidala gauzak.

 

Leave a Reply