Langre Kantabriako herrixka txiki bat da, Ribamontán al Mar udalari dagokio. Herri lasaia, bere jarduera ekonomiko nagusia abelzaintza da eta herriko larretan behi ugari ikusi ditzakezu.
Hortik aparte turismoa da bere bigarren ezaugarria. Kuriosoa da behi, arto eta belardien artean surfer germaniar edo neherlandar gazteen autokarabana eta furgoneta ugari ikustea. Egia esateko Langreko hondartza oso egokia da kirol hori praktikatzeko. Hondartza oso polita da, nire lagun batek zezen plaza itxura hartzen dio eta benetan horrelakoa da. Belardiak momentu batean desagertu egiten dira eta hogeita hamar metroko amildegia amaitzen denean are bihurtzen da. Benetan oso polita.
Ibilaldiak egiteko leku aproposa da, eta baita mendiko bizikletan ibiltzeko ere.
Ostatu hartzeko "posada" batzk daude. Gu, "Posada de Langre" deitzen denean egon gara. Oso ondo. Spa ta guzti. Leku lasaia, oso polita dekoratuta eta bertako jabearen atentzioak ezin hobeak. Bestalde, Langretik hurbil ikusteko toki ugari aurkituko dituzu: Loredo, Somo, Santander bera edo baita Isla eta Santoña ere.
Argazki gehiago hemen.
Leave a Reply