Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga. Pamiela. 2009
Liburu hau irakurtzen hasi aurretik entzunda nion Atxagari bere "betiko" Obabatik aldendu nahi zuela. Horregatik liburu hau esku artean hartu nuenean errezeloz egin nuen, ez nekien zer aurkituko nuen. Uste dut Noemiri berdina gertatu zitzaiola. Ulertzen nuen Atxagaren jarrera; apurtu egin behar zituen Obaba eta euskal giroarenganako kateak idazle unibertsal berria sortu daiten. Eta horretarako urrun, oso urrun, garamatza: XX. mende hasierako Kongo Belgikarrera.
Hasiera batean "The African Queen" edo "Mogambo" filmen usaina hartu nion liburuari: tam-tama, ohiana, tximinoak, sugeak,… baina laster konturatu nintzen Afrikarena aitxaki bat besterik ez zela eta idazleak azaltzen zuena giza krudelkeria, koldarkeria, eta azken finean gizakiaren olde zakarrenak zirela.
Egia esan gai horiek Obaban ere agertu ahal ziren baina erregistro aldaketarekin nire ustez idazlea indartuta eta sendotuta atera da.
Noe
Engainatu egiten gaitu Atxagak abentura-nobela irakurri behar dugulakoan eta bestelako zerbait ematen digu. Idazle trebeak engainatzaile bikaina izan behar.