Amaitu da. 47 eguneko sufrikarioa jasan behar izan eta gero arrantzaleak etxean dira. Asko pozten naiz.
Berrogeita zazpi egun hauetan zarata ugari egon da baina zarata horrek nire moduko "terrestre" bati galderak baino ez dizkio sortzen.
Zergatik hau ez da gertatzen Senegalen? Han ere euskal itsasontzi ugari daude eta ez da horrelakorik gertatzen.
Zergatik zegoen Alakrana babes eremutik kanpo?
Zergatik atxilotu eta gero "piratak" Espainiara ekarri ziren?
Zenbat diru galdu dute armadoreek 47 egun hauetan ezer arrantzatu barik?
"Gureak" ez diren arrantzaleek ere, ondo daude? Joan dira bere etxeetara?
Nongoak dira eta zer gertatzen da bahituta dauden beste hamaika itsasontziekin?
Galdera asko eta egiazko erantzun gutxi. Dena den, arrantzaleak gogoan bai baina baita Miguel Angel Blancoren gurasoak etorri zaizkit gogora behin baino gehiagotan.
Monica
Hola Jorge, estoy leyendo tu blog y me parece muy bueno. Te escribo desde una agencia de publicidad y estaba pensando si te apetecerÃa establecer algún espacio para meter anuncios (siempre acordes con la temática de tu blog y bajo tu aceptación explÃcita). Si te parece bien, te ruego te pongas en contacto conmigo. Saludos cordiales y enhorabuena por tu blog!!
Iñaki Murua
Josu, ez zara bakarra. Niri ere hainbat galdera datozkit kaskarrera, eta ez gara bakarrak; Javier VizcaÃnok ere plazaratu ditu bereak, esaterako.
Eta agian funtsezkoena, zer ari den gertatzen arrantzarekin herri honetan.
Administrator
@Iñaki, non irakurri dezaket Javiren iritzia?