Ez dut sekula meme bat hasi eta erantzun ere “behartuta” erantzun dut behin baino gehiagotan. Dena den, ematen du modaz pasatako gauza bat direla; denbora da ez dela nire blogosferan horrelako bat sortu eta gaur, Durangoko Azoka hastera doala eta, horretariko bat astea otu zait.
Eta memea galdera honi erantzuteko erabili nahi dut: Durangoko Azokan zein liburu eta disko erosiko zenituzke aurten?
Nire aukerak argi ditut: liburua Unai Elorriagaren “Londres kartoizkoa da” eta Ruper Ordorikaren “Haizea Garizumakoa” diskoa.
Ez dakit joango naizen Durangora baina Olentzero hortik entzuten balego….
Eta meme hau hartu nahi duenari pasatzen diot.
Leave a Reply