Aurten ehun urte betetzen dira Matxitxakoko itsasargi berria martxan hasi zenetik. Zehazki, 1909.eko abenduan ordezkatu zuen eraikin berriak 1852an eraikitako itsasargi zaharra. Rafael de La Cerda ingeniariaren ardurapean eraiki zen; 7 segunduoro agertzen den distira zuria igortzen du eta bere irismena 35 miliakoa da.
Matxitxakora bazoaz gomendio bat: ez joan kotxez. Kotxea Bermeotik Bakiora doan bidearen Itsasargira doan desbideraketan aparkatu. Bi kilometro ta erdi dira, lauak, eta ibilaldiak merezi du. Behin itsasargia aurrez-aurre ikusten duzunean, ez joan zuzenean eraikin berrira, jarraitu eskumako bidetik eraikin zaharrera. Behin plazatxora helduta, jarraitu eraikin zaharraren oinarriraino ezkerreko aldetik eta jarraitu bidexkatik mendebalderantz hamar metro edo, harri laukizuzen bat aurkituko duzu,… jesarri… eta disfrutatu. Enjoy!
Disfrutatu itsasoaz, paisaiaz, Gaztelugatxeko eta Aketxeko irudiaz,…
Zerbait du harri horrek. Agian 1912ko abuztuan itsasoak eramandako arrantzaleen arimak izango dira edo 1937ko martxoan Bou Bizkaian hildako gudarienak. Ez dakit zer den baina zerbait du izan.
Matxitxakoko lurmuturra leku berezi horietariko bat da. Kriston energia duen tokia, Iparreko haizeak gogor jotzen duenean bereziki.
Leave a Reply