Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

Neguko uzta

Neguko uzta

Beti egin zait arraroa laranja neguko frutua izatea; hain freskoa da!

Famatuenak Mediterraneo aldekoak dira baina, bazenekiten Euskal Herrian ere fruta hau ugari ematen zala Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean?

Itxasoak klima baretzeko duen eraginagatik eta arbolak neguko izozteetatik babestuz baserriko hegoaldeko hormaren babesean landatuz, laranja ederrak biltzen dira gaur egun ere.

Argazkikoak Bakiokoak dira.

Leave a Reply