Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

Mimosa. Acacia dealbata

Mimosa

Arg.: Josu Orbe. Mimosa

Santa Luzia egunetik aurrera argia, bere eguneroko borrokan, irabazten hasten zaio gauari. Urteroko guda horren lekuko, urtarriletik martxora bitartean erreka ertzetan loratzen diren mimosak ditugu.

Oraintsu deskubritu izan dut mimosa izena mimo izenetik datorkiola eta landarearen sentikortasuna adierazten duela: ukitu bat nabaritu eta mugimendu ­azkarrez erantzuten omen du, hostoak uzkurtuz.

Kuriosoa egin zait zeren 2013. urtetik aurrera Espainian landare inbaditzaileen katalogoan sartuta dago. Zelan izan liteke hain landare sentikor batek hain enpatia gutxi adieraztea bere ondoko lore eta zuhaizkekin?

 

Leave a Reply