Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

SARE SOZIALAK

Zelan ezabatu zure Facebook kontua

Good Bye

Orain egun batzuk adierazi nuen moduan Facebook uzteko prozesuan nabil.

Zure Facebook-eko kontua betirako ezabatu aurretik garrantzitsua da zure datu guztiak jaistea, badaezpada.

Gai hori aurreko batean landu genuen. Gaurkoan pausuz-pausu ikasiko dugu zelan ezabatu betirako gure kontua.

Hasi aurretik ohartxo bat. Kontua ezabatuko dugu, gure datuak deskargatuko ditugu, baina, nork ziurtatzen digu Facebook ez dela geratzen datu hoien kopia batekin? Eta Cambridge Analytica eskandalua dela eta, nondik ibiliko dira gure datuak?

Facebook kontua ezabatzeko pausuak:

  1. Sartu zure Facebook-eko kontuan.
  2. Joan goikaldeko eskuma aldera eta aukeratu galdera ikurraren ondoan behera begira dagoen gezia
  3. Ezarpenak aukeratu.
  4. Ezkerreko menuan “Your Facebook information” aukeratu. (Hemendik aurrera gauza asko ez dagoz euskaratuta) .
  5. Delete your account and information” lerroan aukeratu ikusi.
  6. Hurrengo pantailan “Delete account” aukeratu.
  7. Ondoren sistemak Facebook-eko pasahitza eskatuko dizu.
  8. Azkenik sistemak korfirmazioa eskatuko dizu. Konfirmatu ezkero zure kontua ez da momentu horretan ezabatuko. 30 egunetan kontua izoztuta izango duzu eta saio berri bat hasi ezkero aukera izango duzu kontua berreskuratzeko. 30 egun hoiek pasa eta gero zure kontua ezabatzeko prozesuan sartuko da.

Leave a Reply