Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Tokiko telebistak eta euskara.

Ba dakit, baten batek esango du: berriro euskal "ruralak" euren rolloarekin. Baina, egia esan, baneukan gogoa honi eta beste gai batzuei buruz idazteko.

Aspaldian konturatuta nago euskarak erdi galdua duela teknologi berrien erronka, eta horretarako  bakarrik adibide batzuk:

  • "Segapoto" (mugikorra, mobila) zaharra (menu guztiak euskaraz zuena) apurtu eta berria bila noala konturatzen naiz ez daukadala aukera merkerik mugikorra euskaraz mantentzeko, nahiz eta Euskaltelen zerbitzua izan. Egia esan Goenkalen ere mugikorrak agertzen direnean erdara utsean agertzen dira!! Zuetariko baten batek lortu du segapotoa euskaraz izatea? Dena den, geroari begira,  eta gazteek mugikorra nola erabiltzen duten ikusita ez legoke argiago eta errazago egon behar segapotook euskaratzeko aukera?
  • TDT telebista dela eta emisora piloa sartzen dira gure etxean baina, zenbat euskaraz? bakarra!! etb1. Aukera galanta galduko genuke tokiko telebista digitalen lizentziak euskara kontutan hartu barik banatuko balira. Momentu honetan parlamentuko webgunea ez dabil eta horregaitik ezin dut linka hemen ipini baina saiatuko naiz ikusten ea zein den Eusko legebiltzarrak pasadan ostiralean gai honi buruz hartutako erabakia.

Uste dut apur bat blogariok libratzen garela baina ez dut uste hau ere luzerako izango dela. Blogen asunto hau moda bat besterik ez da. Edo ez?

1 Comment

  1. Aupa, Josu. Badaukat lagun bat segapotoa euskaraz jarri ezin dabenez eta gaztelaniaz nahi eztabelako, portugesez daukana. Aukeran berak, portugesa nahiago!

Leave a Reply