Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

BIDEOAK, multimedia

Dagoeneko Pelikulak martxan Feistyn

Aurreko textu batean komentatu nuen bezala Ubuntu Feisty instalatzerakoan divx-ak ikusteko kodeak ez dira instalatzen eta horrexegaitik ezin nituen pelikulak ikusi Totem programarekin.

Sergiok komentatu zidan berak VLC erabiltzen zuela eta saiatu naiz, instalatu dut baina ezin ikusirik jarraitzen nuen.  Kode-en arazoa zen seguru.

Aurreko textu batean komentatu nuen nola instalatu kodeak Ubuntu Drapper bertsioan, baina Garik egindako iruzkin batean esan zidan berak Automatix erabiltzen zuela eta probatzea erabaki dut.  Programa hau dela medio, Ubuntuko errepositorioak ematen ez dituzten aukerak, era errazean lortzen dituzu. Normalean kodigo askea ez diren pluginak edo programak. Badakit hau Stallmanek irakurtzen badu “herejea” deituko didala baina aragia oso ahula da.

Beraz hemendik lortu dut Automatix2, instalatu eta oso era errazean  w32 kodeak instalatu eta listo.

Automatix

Dagoeneko pelikulak ikusteko moduan nago, bai Totemekin eta bai VLCrekin

Leave a Reply