Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

bertsioak, UBUNTU

Ubuntu Feisty Fawn instalatuta

Ostegunean heldu zitzaizkidan Ubuntu Feistyko CDak eta gaur  instalatu dut eta lehenengo inpresioa ez zait iruditu hain “in-prezionantea”. Ba dirudi ez dela ezer aldatu, baina bai, gauza batzuk aldatu dira. Dena den aldaketa hauetan sakondu baino lehen instalazioari buruzko hitz batzuk.

Instalazioa oso erraza da eta hardware guztia onartu dit. Ordenagailua CDtik abiarazi eta galdera erraz batzuen ondoren zure Feistya martxan daukazu. Instalazioa euskaraz egiteko aukera daukazu baina OpenOficce bulegotika suita ingelesez instalatzen du; Firefox euskaraz. Bestalde, faltan bota dut instalazio osoa egin beharrean eguneraketa egiteko aukera. Dena instalatu behar duzu berriro eta “/” partizioa berriro montatu eta formateatu behar da. Erraza da baina ez dakit zer gertatuko den zure konfigurazio zaharrekin (ordenagailu “berri” baten instalatu dut). Hori beste egun baterako.

Instalatu ondoren probatzea tokatu zait. Lehenengo gauza nire aririk gabeko sarea probatzea izan da eta primeran konektatu naiz nire routerrera WPA seguritate sistema erabiliz. Arlo honetan oso ondo.

Gero multimedia probatzea erabaki dut eta horretarako mp3 fitxero batzuk entzuten saiatu naiz. Sistemak ezin zuela fitxero hoiek zabaldu eta ea codeak bajatu nahi nituen galdetu dit. Baietz erantzun, codeak instalatu eta musika entzuteko aukera izan dut, beste ezer egin gabe. Dena den pelikula bat ikustea probatu dut eta entzutea bakarrik lortu dut, irudiak ikustea ez, beraz honetan saiatu behar naiz.

Ubuntu Feistyren beste berrikuntza bat mahaigaineko efektuak (Berylen antzekoak) “de serie” dakartzala da. Probatu ditut eta nahiz eta sistemak abisu bat eman efektu programak berak arazoak ekarri ditzazkeela primeran dabiltza bai kubo efektua eta bai lehioen dardara. Azken hau desaktibatu egin dut, ez zait gustatzen, baina kuboarena oso ondo dago lortuta eta erabilgarria iruditzen zait. Mahaigaineko efektuak konfiguratzeko zoaz Sistema, Hobespenak, Mahaigaineko Efektuak atalera.

Hortik aparte Jokoetan sudokuak egiteko aukera duzu.

Beraz, oraindik gauza batzuk ditugu egiteko:

  • Konfigurazio zaharrak nola gorde ikasi.
  • OpenOffice euskaratu.
  • Pelikulak ikustea lortu.

1 Comment

  1. Pelikulak ikusteko instalatu vlc:

    sudo apt-get install vlc

Leave a Reply