Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

bertsioak

Laster Ubuntu 7.10

Laster Ubunturen bertsio berria kalean izango dugu. 7.10 Gutsy Gibbon bertsioa.

Dagoeneko jakingo duzue baina Ubuntu Linuxeko bertsioen izenak berezitasun batzuk dituzte.

Zenbakiarekin adierazten den bertsioa, kaleratu den urtea eta hila da (adibidez 7.10 = 2007ko urrikoa).

Izenekin kuriosoagoa da, beti dira animali baten izena eta izenlagun bat. Adibidez:

  • Dapper Drake = Ahate dotorea.
  • Edgy Eft = Uhandre urduria.
  • Feisty Fawn = Oreinkume borrokalaria.
  • Gutsy Gibbon = Giboi ausartia.

Giboi ausartia

Gainera 6.06 bertsiotik aurrera izenak ordena alfabetikoan doaz, goiko zerrendan ikusi dezakezuenez.

Beraz laster “Giboi ausartia” gurekin izango dugu. Webgune honetan irteerarako agenda ikusi dezakezue eta eskumako menuan zenbat denbora falta den giboia korrikan hasteko.

Leave a Reply