Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

bertsioak, openoffice

Nik ere Ubuntu eguneratu berri

Dagoeneko nik ere eguneratu dut nire Ubuntu/Linux-a. Dena ondo joan da eta ordu batean sistema osoa gaurkotua egon da Eguneraketa-Kudeatzailea erabiliz.

Gorka Juliok bertsio berriaren ezaugarriak aipatzen ditu bere blogean eta merezi du aldaketa egitea.

Dena den, OpenOffice bulegotika paketea ingeleraz gaurkotzen da 2.3 bertsiora, euskarazko paketeak ez daudelako repositorioetan eta ingelerazkoa desinstalatu eta  euskarazkoa berriro instalatu behar da.

Ez zait batere gustatzen hau horrela gertatzea eta Gorka Julioren blogean ere eztabaidatxo hau sortu da. Ezin da gai hau konpodu? Zergatik OpenOfficeko euskarazko bertsioa ez dago repositorioetan?

3 Comments

  1. OpenOfficena, zergatik gertatzen da, itzultzaileek ez dutelako errepositorioetan euskarazko bertsioa jarri nahi, ala Ubuntu edo OpenOfficek ez duelako nahi?

    Azalpen gehiago ematerik bai? Milesker.

    Nik ere eguneratu dut eta oso gustora. Niri gainera ez dit OpenOfficea eguneratu, eta euskarazkoarekin (2.2) jarraitzen dut.

  2. Ba ez dakit zergatik den baina, “rollo” itzela da.

  3. Hala da, eta okerrena da OpenOffice bezalako suite erabilgarri eta beharrezko batekin gertatzen dela.

Leave a Reply