DiarioLinux-i ezker enteratu gara nola lortu ditzakegun abestien letrak Rhythmbox musika erreproduzigailua erabiliz.
Pausuak oso errazak dira. Lehenengo eta behin programa horren plugin bat instalatu behar dugu. Horretarako menuan aukeratuko dugu Editatu aukera eta gero Plugin-ak orduan irudian agertzen den pantaila agertuko zaigu eta kantuen hitzak aukeratuko dugu.
Ondoren plugin-a konfiguratu behar dugu. Programari adierazi behar zaio zein errepositorio erabiliko dugun eta baita letrak zein direktorioan grabatuko diren.
Ondoren, letrak ikusteko abestiaren gainean saguaren eskumako botoiarekin egingo dugu klik eta Propietateak eta Hitzak aukeratuta abestiaren letra ikusteko aukeran egongo gara.
Irudian ikusi dezakezuenez Amy Winehousen “Rehab” abestiaren letra irakurri dezakegu doinua entzuten dugun bitartean. Diario Linuxekoek aukera hau ingelesaren entzumen ariketak egiteko erabiltzen dute. Oso interesgarria iruditu zait.
Leave a Reply