Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

openoffice

OpenOfficeko euskarazko hiztegia instalatu.

Quanek egindako galdera bati erantzunez OpenOfficeko euskarazko hiztegia zelan instalatzen den azalduko dut artikulu honetan.

Lehenengo eta behin esan behar dut euskarazko hiztegia ezin dela prozedura tipikoarekin instalatu. Beraz ondorengo pausuak jarraitu beharko ditugu:

  • Euskarazko Softwareko repositorotik Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatu behar dugu.
  • Linuxerako bertsioa tar.gz formatuan konprimituta deskargatuko dugu beraz destrinkotu beharko dugu. Orduan eu-ES karpeta sortuko da eta barruan eu-ES.aff eta eu-ES.dic fitxategiak aurkituko ditugu
  • OpenOffice-ek hiztegiak gordetzen dituen karpetan kopiatu behar dira bi fitxategi hauek. Karpeta hori /usr/lib/OpenOffice/share/dict/ooo helbidean egongo da normalean baina instalazioaren arabera kokapena aldatu daiteke.
  • Karpeta horretan dictionary.lst izeneko fitxategia aurkituko dugu. Fitxategi hori editatu beharko dugu (nano edo gedit bezalako aplikazioekin, adibidez) eta azken lerroaren
    ondoren lerro hau gehitu: DICT eu ANY eu-ES. Fitxategia gorde eta itxi. Dagoeneko Xuxen instalatuta dago.
  • Orain OpenOffice berrabiatu egin beharko dugu eta euskarazko hiztegia aukeratu. Horretarako menuan Tresnak > Aukerak > Hizkuntzak eta agertutako pantailan Dokumentuen hizkuntza lehenetsian euskara aukeratuko dugu.
pantaila-argazkia-aukerak-hizkuntza-ezarpenak-hizkuntzak.png

AutoZuzenketa aukera aktibatuta baduzu, idazten ari zaren heinean,
okertzat hartzen diren hitzak gorriz azpimarratuta aterako dira. Hitz okerraren gainean jarri eta saguaren eskuineko botoia sakatu eta Zuzenketa-proposamen batzuk agertuko zaizkizu.

4 Comments

  1. Eskerrik asko Josu! Probatu dut eta arazorik gabe instalatu dut.

  2. Nora

    Milesker Josu!!
    Zure artikulua oso praktikoa suertatu zait. Haupa hi!

  3. ander

    kaixo Josu,

    xuxen instalatzekotan nabil, zuk aipatutako pausuak jarraitzen hasita arazotxoa topatu dut, ez dut openoffice- en dictionary.lst artxibo hori topatu, share- ren barnean ez da dict karpetarik…

    mila esker aurreratuak
    .ander.

  4. Aupa Ander,

    Prozedura hau Openffice 2.Xerako da. 3.0 bertsiotik aurrera Xuxen gehigarri bat bezala instalau dezakezu.

Leave a Reply