Gaur dira bost urte Mike Shuttleworth dirudun famatuak iragarri zuena Ubuntu kalean zela. Batzuentzat arraroa suertatu zen lehenengo bertsio hark 4.10 zenbakia eramatea edo “Warthy Warthog” deitzea baina horretan ere desberdina izan behar zen.
Egun hartatik aurrera distro honek ez du inor hotz edo epel utzi. Batzuentzat linux distribuzio hoberena da beste batzuentzat deabrua. Dagoeneko bost urte pasatu dira eta izan duen arrakasta inork ezin dio ukatu, naiz eta norbaitek gehiago nahi izan.
Software librearen aurrerakadaren ispilua dugu Ubuntu eta datorren hastean bertsio berri bat izango dugu kalean. Dirudienez berrikuntza ugarirekin.
Zorionak beraz Ubuntuzale guztioi!
ptx irratia.com
Hain zuzen be, guk irrati emankizun berezia egin gura dugu Ubunturen inguruan.
Bete berri dituen 5 urteak batetik, eta bestetik 9.10 distribuzio berria.
Zelan dakusazu gure saioan parte hartzeko?
Ubuntu esperientzia duten euskaldun guztiak gonbidatzen ditugu irratia.com emankizunean parte hartzera.