Bihar urriak 29 kaleratuko da Ubunturen 9.10 bertsioa, Karmic Koala izena duena.
Bertsio berri honek agian ez du ekarriko espero zen iraultza eta hurrengo apirilerarte itxaron beharko dugu. Dena den koala honek ere badakar zenbait berrikuntza bere sakelean:
- Lehenbiziko aldaketak sistema abiarazterakoan nabarituko ditugu, bai irudiari dagokionez eta baita abiadurari. Gainera Grub2 erabiltzen du abiarazteko kudeatzaile modua.
- ext4 fitxategi sistema dator lehenetsita. Honek diskoen errendimenduan hobekuntza nabaria suposatzen du.
- Ubuntu One. “Cloud Computing“-aren printzipioak erabiltzen duen zerbitzua. Zerbitzu honekin zure Ubuntuko fitxategiak sinkronizatuta izango dituzu zure sareko direktorioarekin eta baita beste erabiltzaile batzuekin elkarbanatu. Horretarako 2 GByteko tokia duzu dohan.
- Ubuntu Software Store. Aplikazio berri onekin softwarea instalatzeko erabiltzen ziren aplikazio guztiak bateratu egin dira aplikazio honetan.
Sistema berri bat instalatzerakoan ere aldaketa batzuk nabarituko ditugu:
- Informazio pantaila berriak fitxategiak kopiatzen diren bitartean.
- Erabiltzailearen direktorio pertsonala enkriptatzeko aukera.
Eta baita beste aukera “estetikoagoak”: lehenetsitako gaiaren bertsio berria, saioak hasteko pantaila berriak, bolumen kontrola eta sare konexioen kontrola, eta abar.
Nire ustez bertsio honek nahiko”morbo” sortu du Windowsek ere bere bertsio berria egun hauetan atera duelako baina ematen du Ubuntuk bere aldaketa handia hurrengo bertsioan egingo duela. Oraingoz sistema eta aplikazioak abiarazterakoan badirudi Ubuntuk irabazten duela ikusi bestela hurrengo bideoa.
Eli
Kaixo Josu,
Karmic Koala instalatuta daukat eta harritu egiten nau euskararen inguruan bi aukera ematen dituela: Basque (Spain) edo Basque (France). Lehena jarrita dut eta zalantzarekin geratu naiz: bigarrenak Iparraldeko euskara erabiltzen du?
Hala bada, ulertuko nuke nolabait aukera egotea.
Alderik ez badago, ordea, zer dela eta jarri dute hori?
Eta azken galdera: login window-a agertzen denan, behekaldean hizkuntza eta teklatuaren hizkuntza aukeratzeko lehiotxoak agertzen dira (lehen aldiz Ubuntun). Nik ez dut aukera hori behar. Ba al dut modurik horiek kentzeko (login window-a konfiguratzeko tresna kendu egin dute Karmic Koalan)?
eli
Zure erantzunaren zain, ikerketa txiki bat egin dut.
Basque (France) aukeratu dut login leihoan, eta Karmic Koalaren menuetan erabiltzen den euskara BERDINA dela esango nuke, hau da, batuera arrunta.
Non galde geniezaiekeen Canonicalekoei zergatik egin duten bereizketa xelebre hori?
Josu O.
@eli: Euskara “bien” asuntoan ez naiz inoiz fijatu eta ikusi behar dut.
Hasiera pantaila horren gestioa gdm aplikazioak egiten du eta euskarazko itzulpena uste dut Iñaki Larrañagak (Dooteok) egin duela jarriko gara berarekin kontaktuan.
Eli
Primeran, adi egongo naiz.
Eskerrik asko erantzuteagatik.
Josu O.
@Eli: Dooteok dagoeneko erantzun dit eta hona hemen jasotako erantzuna:
“eu_ES eta eu_FR zera adierazten dute, euskara eta zein teklatu
darabilkizun. Normalean Debian instalatzean eu UTF8 instalatzen da
(teklatua beste urrats batean hautatzen baita). Beraz, erabiltzaileak
zein teklatu duen halako hizkuntza hautatu beharko luke.
Gerta daiteke hizkuntza bat es_ES adibidez, modu batean itzulita egotea,
eta hizkuntza berdina es_MX beste sinonimo batzuk izatea. Ez da GNOMEren
ez OOoren kasua, euskara batura itzulita daudelako.
2. galderari berriz, hori GDM paketeko gaiaren araberakoa da, eta GDM ez
da erabiltzailearen etxean konfiguratzen. Nire aholkua dagoen horretan
uzteko eta gauzak alperrik kakazteari uzteko izango litzateke 🙂”
eli
ados, eskerrik asko gauzak argitzeagatik