Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

multimedia

Zelan ikusi DVD originalak Ubuntun

DVD komertzial gehienak kodifikatuta daude kopiatzeko orduan zailtasunak jartzeko. DVDaren edukia kodifikatu egiten da eta deskodifikazio gakoak hardwarean daude, hau da DVD irakurgailuetan.  Horretarako CSS (Content Scrambling System) teknologia erabiltzen da.

Sistema hau ez da askea eta horregatik ez dago sistema honen sostengurik GNU/Linux sistematan. Dena den badago aukerarik sostengu hori lortzeko.

Behar ditugun programak hauexek dira:

  • libdvdread4
  • libxine1-ffmpeg
  • libdvdcss2

Lehenengoko biak Ubuntuko errepositorioetan daude, beraz ez duzu inolako arazorik izango instalatzeko. Gainera ziur aski instalatuta izango dituzu.

Hirugarrena instalatzeko libdvdread4 instalatu eta gero hurrengo komandoa erabiliz terminal batean libreria deskargatu eta instalatuko da:

$ sudo /usr/share/doc/libdvdread4/install-css.sh

Bestalde badaude sarean libdvdcss2 libreria duten deb paketeak ere (horretariko bat hemen). Deskargatu eta klik bikoitzarekin instalatzea besterik ez duzu.

3 Comments

  1. Otamendia

    Aupa,

    Orain, arte, Ubunturen bertsio “zaharrarekin” (9.10), bideoak ongi ikusten nituen.
    Ubuntu 10.04 instalatu dudan geroztik, bideoak ezin ditut ikusi : irudiak blokeatuak bezala gelditzen dira, kolpeka bezala pasatzen dira.
    Behar diren paketetak ditut instalatuak (http://fr.lprod.org/wiki/doku.php/autres:sources_list) gunean atxemanak).

    Behar bada karta grafikoari lotua denez, horra “lspci | grep “VGA”” komandoaren erantzuna :

    01:00.0 VGA compatible controller: ATI Technologies Inc Radeon RV100 QY [Radeon 7000/VE]

    Aterabiderik baldin baduzu…

    Milesker

  2. Otamendia

    Arazoa konpondua da, lagun baten laguntzari esker :
    Orain arte nuen pilotoa “xqerver-xorg-video-radeon” zen, eta “fglrx” instalatuz dena konpondu zait.
    Ez galdegin zergatik, ez baitakit, bainan kontent naiz !

  3. Pozten naiz zure kaxa konpondu duzulako eta hemen utzi duzulako emaitza.

    Zorionak!

Leave a Reply