Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LEKUAK

Photomuseum (Zarautz)

Argazkilaritza gustatzen bazaizu bisitatzeko toki aproposa da Zarautzeko Photomuseuma. Bertan, argazkilaritzaren garapena era kronologikoan eskaintzen da eraikinaren solairu desberdinetan.

Oso garrantzitsuak dira argazki makinen bilduma eta antzinako argazkiena, teknika desberdinak erabiliz lortuak (baita antzinako dagerrotipoak erabilita ere).

Bisita merezi duen tokia da. Gainera gero Zarautzeko hondartzan paseo bat eman eta bertako jatetxeren batean osatu dezakezu egun baterako osteratxoa.

Leave a Reply