Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 10.04 Lucid Lynx eguneraketa.

Edo eguneraketak, ze bi izan dira egindakoak.

Lehenengoa laneko portatilean. Inolako arazo barik egin da eguneraketa kudeatzailea erabilita naiz eta luze joan den (bi ordu baino gehiago). Bestela eguneraketa perfektua izan da.

Bigarrena etxeko ordenagailuan. Hemen erabaki bat hartu behar izan dut eta azkenean abiaratze bikoitza kendu egin dut, ordenagailua formateatu eta orain Ubuntu bakarrik daukat ordenagailuan. Hau oso azkar joan da, hamabost minututan sistemak berrabiarazteko eskatu dit. Oraingoz dena perfekto joan da.

Badirudi oraingo honetan gehiago saiatu direla eguneraketa prozesua zaintzen, naiz eta oraindik euskarazko bertsioa ez egon oso osorik itzulita.

Instalatu eta gero nire lehenengo inpresioak hauek dira:

  • Sistema martxan jartzeak eramaten zuen denbora nabarmen jaitsi da.
  • Ez dakit itxura berria asko gustatzen zaidan pantaila gorri, more hoiek dir-dir egiten didate begietan eta aldatu egin ditut.
  • Menuetako botoiak eskerrean ipintearenak hasieran arazotxoren bat sortu didate baina dagoeneko ohitu naiz.
  • Bertsio honetatik aurrera Gimp ez dator instalazioarekin batera baina errepositorioetan dago eta instalatu dut. Gustoko dut eta erabiltzen dut.
  • Jokuen kopurua ere moztu egin dute eta “Bost baino gehiago” ez dator hasieratik. Ni “engantxatuta” nago eta hau ere instalatu dut.
  • Bi aplikazio berri ikusi ditut PiTiVi  eta Gwibber. Oraindik ez ditut probatu. PiTiVi bideo editore bat da eta bere interfacea ez dago euskaraz. Gwibber sare sozialetan ibiltzeko klientea da. Hau ere ez dago osorik euskaraz.
  • Ez dakit Ubuntu One aplikazioa oso ondo dabilen eta oraindik ez dizkit fitxategi guztiak eguneratu. Jarraitu egin beharko da aplikazio honen egoera.

Bueno, hau nire lehehenengo inpresioa izan da; azkar egindakoa. Zelan joan dira zuen eguneraketak?

1 Comment

  1. Luze baina arazorik gabe.

Leave a Reply